Filosofia Mug!tarra

Osasuna mugimendua dela uste dugu: gorputz-funtzioak garatzea, mantentzea eta berreskuratzea, edozein adinetan bizitza betegarria izan dezazun. Fisioterapeuta talde gisa, autonomia klinikoarekin eta sarbide zuzenarekin jarduten dugu, beraz, laguntza oztoporik edo erreferentziarik gabe jasoko duzu.

Zure Mug!tar plana elkarrekin sortzen dugu: balorazioa, diagnostikoa eta helburuak zehaztuz, zure egunerokoan hobekuntzak lortzeko bidea argi utziz.

Gure zerbitzu nagusiak

Balorazio Funtzionalak

Zure mugimendu-patroiak, indarra eta mugikortasuna sakonki aztertzen ditugu, eta horrez gain, eskema biopsikosozial osoa ere kontuan hartzen dugu. Desoreka horiek lesio bihurtu aurretik detektatzen ditugu, eta zure beharretara egokitutako bide-orri argia osatzen dugu.

Entrenamenduak

Ariketa terapeutikoa, indarra eta kontrol motorea uztartzen dituzten programak diseinatzen eta gidatzen ditugu, 0 zure helburuetara egokituta. Lesioak saihestu, errendimendua hobetu eta motibazioa mantentzeko saio dinamikoak eskaintzen ditugu, Ingurune seguru eta motibatzaile batean.

Banakako fisioterapia

Eskuzko terapia, ariketa aktiboa eta teknologia (teleosasuna) erabiltzen ditugu zure muskulu-hezurretako lesioak eta behar neuro, kardiobaskular edo pediatrikoak tratatzeko. Zuretzako egokitutako tratamendua eskaintzen dizugu, etengabeko jarraipenarekin eta osasuna kudeatzeko aholku praktikoekin.

Hobeto mugitu nahi duzu?

Zure helburuak lortzen laguntzeko hemen gaude. Zalantzak argitu, informazio gehiago eskatu edo hitzordu bat hartu nahi baduzu, bete formularioa eta zurekin harremanetan jarriko gara. Zure ongizaterako bideari ekiteko prest gaude.

ZU ERE MUG!TARRA

30-50: Osasuna eta Hobekuntza Progresiboa

Zure Gorputza Onenean Mantendu: Adina aurrera egin ahala osasuntsu mantendu edo zure errendimendua hobetu nahi baduzu, guk zure egunerokotasuna, lesio arriskuak eta gorputzaren postura kontuan hartuko ditugu. Ez gelditu atzean, eta hasi zure bertsiorik onena eraikitzen.

60+: Indartsu eta Arin, Eguneroko Erronkei Aurre Egiteko

Indarra eta Bizitasuna Berreskuratu: Urteek aurrera egin arren, indartsu eta aktibo jarraitu nahi baduzu, zuretzat daukagu programa egokiena. Mugimendu naturalak, errespetuzkoak eta zure gorputzari onuragarriak lantzen ditugu. Lesioak prebenitu eta zure egunerokotasuna arindu!

Kronikoak: Segurtasuna eta Mugimendua Zure Erritmora

Mugitu zure erritmoan, zure baldintzetan: Fibromialgia, neke kroniko sindromea edo COVID persistentea baduzu, zuretzat espazio segurua eta ez-epaitzailea eskaintzen dizugu. Taldean mugitu, ondo sentitu eta gorputza deskubritu zure erritmora eta modu indibidualizatuan.

Nerabeak: Kirola, Garapena eta Lesioen Prebentzioa

Mugitu Beste Modu Batean: Kirol bakarra egiten baduzu edo oraindik zure gustuko jarduera aurkitu ez baduzu, hemen aukera paregabea daukazu. Lesioak prebenitu, gorputza garatu eta mugimenduaren aniztasuna ezagutu. Agian, mugitzeko beste modu bat ezagutu behar duzu.

Ama-Fit: Haurdunaldia Osasuntsu eta Aktibo

Indartu zeure burua eta zeure txikia: Haurdun zaude eta zure gorputza ahalik eta ondoen prestatu nahi duzu? Hemen, indarra eta mugikortasuna modu funtzionalean lantzen ditugu, erditze osasuntsu bat izateko eta egunerokotasun berrirako indarberritzeko.

Erditze Ondoren: Berreskurapena, Indarra eta Oreka

Pixkanaka, baina sendo: Erditu ondoren, zure gorputza indarberritu eta kondizio fisikoa hobetzen hasi nahi baduzu, klase hau zuretzat da. Gorputzaren faseak errespetatzen ditugu, eta zure txikiarekin etortzeko aukera ere baduzu.

Mina Kronikoa: Mugimendua Kontzientzia eta Arreta erabiliz

Utzi mina kronikoa atzean: Zure gorputzari entzunez lan egiten dugu, ariketa bakoitza zure eguneroko gaitasunetara egokituz. Ez dago presarik, benetako laguntza besterik ez, zure mugimenduan konfiantza berreskuratzen laguntzeko.

Errehabilitazioa: Mugitu berriro segurtasunez

Kontrola, indarra eta mugikortasuna berreskuratu: Pausoz pauso aurrera egiten laguntzen dizugu, zure gaitasun eta helburuetara egokitutako banakako saioekin, beti zure errekuperazio erritmoa errespetatuz.

Zerbitzuak eta prezioak

Prezio gardenak eta merkeak diseinatu ditugu, zure osasuna ez dadin kezkatu. Saio bakar baterako edo asteroko errutina baten bila bazabiltza, hemen aurkituko duzu zuretzako egokiena den aukera:

Si deseas saber más a cerca de nuestros servicios y precios, descárgate nuestro folleto informativo.