Pertsonak, Helburuak eta Filosofia
Osasuna, mugimendua eta pertsona bakoitzaren ongizatea bihotzean daramagu. Ezagutu gure lan egiteko modua eta pertsona gisa gure ikuspegia.
Leire: Ikuspegi orokorra eta mugimendua ulertzea
Nola enfokatzen dut lana?
Pertsonak bere osotasunean ikusten ditut. Zoom-a kenduz bezala, kontestua, helburuak, gustuak, ahultasunak eta indarguneak kontuan hartzea ezinbestekoa da niretzat. Horretarako, balorazio sakona da lehen pausoa, norberarengan ondo ulertzeko eta estrategia egokiena lantzeko.
Zergatik hautatu dut fisioterapeuta izatea?
Pertsonei laguntzea nire pasioa da. Osasuna eta kirolaren bidez ongizatea lortzen lagun dezakedala ohartu nintzenean, argi izan nuen horixe zela nire bidea.
Zer lortu nahi dut klaseetan?
Ez dut gorputza makina bat bezala tratatzen. Sistema nerviosoa eta muskulu-sistema bat direla ulertzea garrantzitsua da. Klaseetan mugimenduak ikastea, norberaren jakinmina piztea, erronka berriak hartzea eta mugimenduarekin gozatzea da nire helburua.
Gustoko ditudan gauzak
Kirolaz, familiaz, lagunez eta naturaz disfrutatzen dut, batez ere mendi inguruneetan. Gauza xinpleak dira nire zorionaren iturri nagusiak. Gainera, mugimenduaren eta fisioterapiaren inguruko ezagutza handitzen jarraitzea maite dut.
Itsaso: Neuroerrehabilitazioa eta bizi kalitatearen hobekuntza
Nola enfokatzen dut lana?
Niretzat ezinbestekoa da pertsona tratamenduaren parte aktibo izatea. Egiten ari garen lana ulertzea eta sesioetan lantzen ditugun helburuak bere egunerokotasuneko helburuekin lotzea da nire lehentasuna.
Zergatik hautatu dut fisioterapeuta izatea?
Kirolarekin betidanik lotura handia izan dut, eta gorputzaren bidez osasuna eta ongizatea lantzeko aukera liluragarria iruditu zitzaidan. Gainera, neuroerrehabilitazioaren mundua ezagutzeak are gehiago piztu zuen nire jakin-mina eta bide horretan sakontzeko gogoa.
Zer lortu nahi dut klaseetan?
Klaseetan pertsonak bere gorputza hobeto ezagutzen laguntzea da nire xedea. Zailtasunak identifikatzea, eta eguneroko bizitzan aplikatzeko tresnak entrenatzea, bizi kalitatean eragin positiboa izateko.
Gustoko ditudan gauzak
Natura da nire inspirazio iturri nagusia: mendiak, itsasoa edo aire librean ariketa egitea. Hiriaren barruan bizikletan mugitzea eta eguna yoga saioekin hasteak energiaz betetzen nau. Horrez gain, bidaiatzea eta munduko txokoak eta bertan bizi diren pertsonak ezagutzea benetan aberasgarria da niretzat.
Kepa: Mugimendua bizitzaren ardatz
Nola enfokatzen dut lana?
Kepa Larrea Sistiaga naiz, Osteopatian diplomatua, entrenatzaile pertsonala eta prestatzaile fisiko izateko ikasketak burutzen. Mugimendua da bere osotasunean nere bizitzaren ardatz, bai lanean baita bizitza pribatuan ere. Profesionalki gorputzaren biomekanikan oinarrituta egin det lan eta ondorioz mugimendu naturalaren berrezartzea det helburu.
Zergatik hautatu dut fisioterapeuta izatea?
Niretzat, mugimendua bere osotasunean da nire bizitzaren oinarrizko zutabea, bai lanean bai nire bizitza pribatuan. Profesionalki, gorputzaren biomekanikan oinarrituta lan egiten dut eta, ondorioz, mugimendu naturalean, hura berreskuratzeko helburuarekin.